"Lehertxiki"k eskuratu du aurtengo saria!

    IV. Pintxo-lehiaketa irabazi dute Sylviak, Antoniok, Montsek eta Marianek, Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko B1 mailako ikasleek. "Lehertxiki" izenarekin aurkeztutako beren pintxoak eskuratu zuen boto-kopuru gehien. Zorionak!!


 Irabazleak: Sylvia, Montse, Antonio eta Marian.

     Lehia estua izan zen Oiartzungo Ibargain elkartean; bigarren, Manel, Jose Luis eta Sergioren "Itsasmendiaren habia" pintxoa geratu zen, lehenengo pintxotik oso boto gutxira.


    Sei pintxo dastatu genituen guztira, eta sukaldean ere sekulako maila erakutsi zuten Intxixu AEK euskaltegiko ikasleek!


  Irakasleek prestatutako gozoekin amaitu genuen gau gastronomikoa. Mila esker guztioi!

Iruzkinak