Pasaia Kirol Elkartearen 75. urteurrenaz Txirrita AEKn

Iker Vidal kazetariak Pasaia Kirol Elkartearen 75. urteurrenari buruzko liburua kaleratu berri du. Liburu mamitsua da eta pasadizoz beteta dago. Hain zuzen ere, horietako batzuk kontatu dizkie egileak Txirrita AEKko ikasleei. Ba al zenekiten behin batean antxotarrez osatutako futbol taldeak garaipen handiak lortu zituela eta Antxon antolatzen zituzten harrera festak mundialak zirela? Eta Atotxan jokatzen zuela? Eta Poulidor txirrindulari famatuak Antxon korritu zuela?




Elkarrizketa asko egin ditu Vidalek liburua osatzeko eta egunkari zahar asko ere kontsultatu ditu. Liburua 15 eurotan salgai dago herriko dendetan.



Iruzkinak