Ez da inoiz berandu euskara ikasteko edota hobetzeko!

Garaiz zabiltza Oarsoaldeko AEKko euskaltegietan izena emateko. Ez da
inoiz berandu euskara ikasteko edo hobetzeko, eta oraindik, ateak
parez pare ditugu zabalik. Maila guztiak eta ordutegi zabala
eskaintzen dugu lau euskaltegietan (Oreretan, Lezon, Pasaia Antxon eta
Oiartzunen). Azterketak prestatzeko taldeak ere baditugu. Eta eskolez gain, hamaika plan eta aukera eskaintzen dugu Oarsoaldeko AEKn. Ikasturtea urriaren 3an hasi genuen, baina egun gutxiren bueltan, osatzen ari garen zenbait talde abian jarriko ditugu. 

Iruzkinak