Euskaraz irakurtzeak saria dakar Pasaian!

Pasai Antxoko Txirrita AEKko ikasleek eta irakasleek liburutegira bisita egin dute. Bertan, liburuzainek irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina aurkeztu dute. Hauxe da kanpainaren leloa: "orriz orri euskara erabili, orriz orri euskara igorri"



.

Urrian edo azaroan euskarazko liburu bat maileguan hartzen duten herritarrek zenbait abantaila izango dituzte. Alde batetik, deskontu txartela jasoko dute, eta txartel horrekin euskarazko liburuak merkeago erosi ahal izango dituzte herriko Urdin liburu dendan (helduentzako eta haurrentzako liburuak izan erosi ahal izango dira).

Bestetik, liburutegira hurbiltzea eta euskarazko liburuak edo komikiak hartzeak sari are handiagoa izan dezake. Izan ere, ekimenean parte hartzen duten herritar guztien artean, alegia euskarazko libururen bat maileguan hartzen duten guztien artean, 30 euroko txartelak zozkatuko dira, Urdin liburu dendan erosketak egiteko.

Iruzkinak