Ezagutzen duzu Pasaiako Txirrita AEK?



Txirrita AEK euskaltegia Pasai Antxon dago. Zumalakarregi kalearen atzealdean, Topo geltokiaren ondo-ondoan gaude. Irailean, gure bulego ordutegia hauxe da:  10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Hil bukaera arte, Txirrita AEKkideok nahi beste informazio emango diegu bertaratzen direnei.  (pasaia@aek.eus / 607 545381 / 943 525545).

Urritik aurrera euskara eskolak bai, baina beste ekintza asko ere egingo ditugu, ikas-prozesurako oso lagungarriak direlako, zalantzarik gabe. Hemen dituzu 2015-2016 ikasturtean egindako batzuk.

Txirrita AEKko ikasle eta irakasleok Albaola bisitatu genuen maiatzean

Euskararen Egunean talde argazkia atera genuen

Profiterolak egiteko tailerra, La Armonia elkartean, ikasle batek gidatuta

Iruzkinak