Ezagutzen al duzu Oiartzungo Intxixu AEK?



Intxixu AEK euskaltegia Lezon dago, Fermiñene etxean
zehazki, plazan bertan. Irailean, gure bulego ordutegia hauxe da:  09:30etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara (astelehen eta ostiralean itxita). Hil bukaera arte, Intxixu AEKkideok nahi beste informazio emango diegu bertaratzen direnei. Aurrez aurreko euskara eskolak ez ezik, autoikaskuntza ere eskaintzen dugu Oiartzungo euskaltegian (oiartzun@aek.eus / 607 534263 / 943 493957).

Urritik aurrera euskara eskolak bai, baina beste ekintza asko ere egingo ditugu, ikas-prozesurako oso lagungarriak direlako, zalantzarik gabe. Hemen dituzu 2015-2016 ikasturtean egindako batzuk.

Oiartzungo herri musikaren txokora bisita


Goian, afari-merienda bateko irudia eta behean, pintxo lehiaketa arrakastatsua (eta zaporetsua...)



Iruzkinak