Ezagutzen al duzu Lezoko Oroitzene AEK?


Oroitzene AEK euskaltegia Lezon dago, Donibane kalearen 12. zenbakian
zehazki. Irailean, bulego ordutegia hauxe da:  10:00etatik 13:00etara (astelehenean itxita) eta 16:00etatik 19:00etara (ostiralean itxita). Hil bukaera arte, Oroitzene AEKkideok nahi beste informazio emango diegu bertaratzen direnei.

Urritik aurrera euskara eskolak bai, baina beste ekintza asko ere egingo ditugu, ikas-prozesurako oso lagungarriak direlako, zalantzarik gabe. Hemen dituzu 2015-2016 ikasturtean egindako batzuk.


Arditurriko meatze-aztarnategira txangoa
Plaiaundira txangoa

Talo tailerra

Iruzkinak