Abian dira iraileko ikastaro trinkoak

Arratsaldeko talde trinkoan ari diren ikasleetako batzuk


Gaur, irailak 1, hasi dira Oarsoaldeko AEKren iraileko bi ikastaro trinkoak. Bi ikastarook B2-C1 mailakoak dira eta eskolak astelehenetik ostiralera bitartean izango dira Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian. Goizeko ikastaroa 09:00etatik 12:00etara da, eta arratsaldekoa, 16:00etatik 19:00etara.

Oraindik garaiz zabiltza izena emateko. Gogoan izan egun gutxi barru irekiko duela HABEk B1, B2 eta C1eko azterketak egin ahal izateko izena emateko epea.


Iruzkinak