Udan ere, zatoz Oarsoaldeko AEKra!



Oarsoaldeko AEK-k prest du udako eskaintza. Uztailean, alde batetik, mintzamena lantzeko taldea osatze bidean da (A2-B1 mailakoa) eta, bestetik, azterketei begirako taldean ere badago izena emateko aukera (B2-C1). Biak ala biak goizez izango dira, astelehenetik ostiralera eta ekainak 22, asteazkena, da izena emateko azken eguna.

Irailean ere azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu Oarsoaldeko AEK-k. Iraileko ikastaroetan parte hartzeko uztailaren 10a baino lehen eman behar da izena.

Ikastaroon prezioa 100 euro da.

Informazio gehiago eskuratzeko deitu 943 340233 telefono zenbakira edo idatzi emaila orereta@aek.eus helbidera.

Iruzkinak