Oreretako Xenpelar AEKko ikasleak, ahotsa fintzen



Ikasturte bukaerako afaria badator eta itxura denez, afalosteko kantuak ez ditugu behar bezain ongi abesten. Horri konponbidea emateko koro-tailerra izan dugu gaur Xenpelarren. Asun Bernal ikasle eta logopedak gidatu du saioa, ahotsa berotzeko teknikak irakatsi dizkigu eta lortu du, gutxi gorabehera, denok elkarrekin kantuan txukun samar aritzea. Bejondeiola!

Mila esker, Asun! Hilaren 17an, Oreretan, Aldapeko kantua ongi abestua entzuten baduzue, euskaltegikoak gara!!

Iruzkinak