Oiartzungo Intxixu AEKkoak, ezin geldirik egon!

Lezoko Oroitzene AEKkoak, Oreretako Xenpelar AEKkoak eta Pasaiako Txirrita AEKkoak bezala, Oiartzungo Intxixu AEKko ikasle eta irakasleek denetik egin dute ikasturte amaieran. Herri Musikaren Txokoa bisitatu dute, dantza tailerra egin dute, eta Ibargain elkartean afari merienda egin dute. Musika, dantza, gastronomia... Euskaraz bizitzea da kontua!



Iruzkinak