Non ez dira, bada, egon Oroitzene AEKko lagunak???


Ikasturteko azken egun hauetan Lezoko Oroitzene AEKko ikasle eta irakasleak hainbat kanpo ekintzatan parte hartzen ari dira. Esate baterako,  Aiako Harria Parke Naturaleko meatze-aztarnategi erromatarra ezagutzeko ezohiko txangoa egin zuten ekainaren 11n, larunbata. Indiana Jones eredu, parkean zehar ibili ziren meatze-sarrerak, ustiapen garaiko galeriak, minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea... Giorgio Studerri esker, duela 2000. urtetik 1984 urtera arte ustiatuak izan diren meazuloetako batzuk ezagutzeko aukera paregabea izan zuten.



Plaiaundin ere izan ziren duela egun batzuk Oroitzene AEKko kideak. Bertan, basahateak, kopetazuriak, beltxargak, zozoak, txilinportak, koartzak eta mokozabalak ikusteko aukera izan zuten...Eta noski, argazki ederrak atera zituzten paraje paregabe horretan.



Eta Lezotik atera gabe ere, bada zerekin gozatu. Hala, Jon Legorbururen eskutik herriko pasarte historiko interesgarriak lehen eskutik zituzten.








Iruzkinak