Mintzodromoa, Antxon

Asteazkenean, ekainak 8, Antxoko Kultur Hamabostaldiaren barruan, mintzodromoa egingo da Gure Zumardian 19:30ean -eguraldi txarra egiten badu, kultur etxean egingo da-. Ikasturtea bukatzen ari da, uda oso hurbil dugu eta hori aprobetxatuta, Pasaiako Txirrita AEKk gela kalera aterako du eta, noski, herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. Mingaina dantzan jartzeko oso aukera ona izango da! Mokadutxoa eta tragoxka hartzeko aukera egongo da gainera, euskaltegiaren eskutik.


Iruzkinak