Bikoizketa Lehiaketaren sari banaketa gala!


Iritsi da egun handia! Ostegunean, ekainak 23, Oarsoaldeko AEKren Bikoizketa Lehiaketaren sari banaketa gala egingo dugu. Zita Oreretako Arkaitza tabernan izango da, 19:00etan.

Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEKko ikasle eta irakasleok 40tik gora bideo egin ditugu. Den-denek merezi dute errekonozimendua, noski, baina horretaz gain, bideo batzuk sarituko ditugu. Zehazki, sari hauek banatuko dira:

-Onena
-Graziosoena
-Hunkigarriena
-Euskara politena darabilena
-Frikiena
-Interpretazio onena
-Publikoaren sari berezia


Bestalde, mila-mila esker ekimena lagundu dutenei:

-Iriarte Enea erretegia
-Arkaitza taberna
-Sindikato taberna
-Oarso sagardotegia
-Leunda taberna
-Dani taberna
-Elorsoro kiroldegia


Iruzkinak