XENPELAR AEK-REN KURTSO BUKAERAKO AFARIA: NOLA NAHI DUZU JOAN JANTZITA?

Bistan da, hementxe bertan daukagu kurtso-bukaera; eta berarekin batera, noski, afariak, agurrak, merendolak (noizbait utzi badiogu egiteari)...

Hitzordu garrantzitsua da euskaltegietan kurtso bukaerako afariarena, eta horrelaxe ospatu izan dugu Oreretako Xenpelar AEK euskaltegian: elegante jantzita!

Dagoeneko badakigu noiz eta non izango den (ekainaren 17an, ostiralarekin, eta Oreretako Oarso sagardotegian), baina nolakoa izango da afaria? Nola joango gara jantzita?

Bada, hauxe da zure aukera! Bozka ezazu blogaren eskuinaldean dagoen inkestan, eta erabaki nola joango garen afari horretara Xenpelarreko ikasle eta irakasleak!

Iruzkinak