Sophie Stephenson eskoziarra, Oreretako Xenpelar AEKn


Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiak Sophie Stephenson gazte eskoziarrari ongietorria egin dio. Sophie dantzaria da eta Donostia 2016ren Tosta proiektuan parte hartzen ari da. Zehazki, Euskal Herriko kanta tradizional bat eta Eskoziako dantza lotu nahi ditu. Lan horren emaitza Oreretan bertan ikusi ahal izango dugu, iraileko Atlantikaldia jaialdian.

Bien bitartean, gure hizkuntza ezagutzeko ere aprobetxatu nahi du gazte eskoziarrak eta Oreretako Xenpelar AEKren talde bati batu zaio. Ongi etorri!

Sophie Stephensoni buruzko erreportajea BERRIA egunkarian

Iruzkinak