Pikadero filma euskaraz, ostegunean, Niessen zinema aretoan



OZ Zinema elkarteak antolatuta, Pikadero filma pantailaratuko du ostegunean, maiatzak 12, Oreretako Niessen zinema aretoan,19:30ean. Pelikula euskaraz proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak lau euro balio du.

Krisi ekonomikoaren ondorioz gurasoen etxetik joateko aukerarik ez duen bikote baten komeriak kontatzen ditu filmak. Diru faltagatik, irudimenari tira egin beharko dio bikoteak, 'txortalekuak' aurkitzeko... Joseba Usabiaga eta Barbara Goenaga dira aktore nagusiak.


Iruzkinak