Ikasturte bukaerako kanpo ekintzak

Ikasturte amaierara gerturatzen ari gara poliki-poliki eta Oarsoaldeko AEKn nahi dugu, zu, ikasle, ahogozo onarekin gelditzea, eta noski, gurekin jarraitzea!

Horregatik, kanpo ekintzak egiten ari gara han eta hemen. Pasaiako Txirrita AEKkoek, adibidez, Albaolara egin dute bisita eta profiterolak egiteko saioa ere egin dute La Armonia elkartean. Oreretako Xenpelar AEKko ikasle eta irakasle batzuek, berriz, marmitakoa egiteko tailerra egin dute Batasuna elkartean... edo behintzat Kepa ikasle eta sukaldariaren lana arreta handiz jarraitu dute. Hementxe duzue bideoa!

Iruzkinak