Bernedoko barnetegitxoaren kronika


Bernedon izan da aurten Oarsoaldeko AEKren barnetegitxoa, baina kronika ez dugu irakasleok egingo, ikasleek baizik. Lezoko Oroitzene AEKko ikasleek kontatuko digute zer moduzko esperientzia izan zen...

Kaixo, lagunok

Gu Lezoko ikasleak gara eta kontatuko dizuegu zer ondo pasa genuen asteburuan.
Aurten barnetegia Bernedon izan da, eta gure parranda kotxean bertan hasi zen. "Inork ez zion egin kasurik GPSari". Azkenean, iritsi ginen...

Afaldu baino lehen tabernara joan ginen, euskaldun jatorrak bezala, eta bueltan afari goxua prestatu ziguten. Behin indarra hartuta, martxa hasi zen, a zer martxa!

Lehenik, hiltzailearen jokua azaldu ziguten. Gero, ardo dastaketa eta azkenik, karaokea eta denon artean, "barra libre"...

Larunbatean, kantu gregoriarren artean hasi zen gure eguna "Zenbat gauza egin behar ditugu gaur!!"

Gosaldu eta gero, upategira joan ginen, Labastidara. "Herri oso polita da". Esperientzia oso interesgarria da, eta hamaiketakoa oso ona zegoen. "Eskerrik asko Luciari!". Gero, Elciegora joan ginen eta bazkaldu genuen Zaharren Etxean. Ondoren, Frank Gehry-ren upategia ikusi genuen eta Laguardiara abiatu ginen. Han bueltatxo bat eman genuen eta gauza goxoak erosi genituen. Bueltarekin amaitzeko, trikuharria ikusi genuen.

Ondoren, aterpetxera bueltatu ginen poz-pozik, eta afaldu ostean, dantzan ibili ginen. Primeran pasatu genuen, "kriston martxa dabil..."

Igandean ez zegoen eguraldi oso ona, baina gu adoretsuak gara eta mendira joan ginen. Denbora azkar pasa zen eta berriro aterpetxera joan ginen, baina noski, herriko taberna batean zerbait hartu eta gero. Aterpetxean 'epaiketa' egin genuen (hiltzailearen jolasa argitzeko) eta markagailua horrela geratu zen: Orereta 2 Lezo 1

Ondoren, bazkaldu genuen eta ze lastima, gure asteburua bukatu zen...

Iruzkinak