Euskararen kale-erabilera %20koa da Pasaian



Pasaiako euskararen kale-erabileraren azken neurketaren emaitzak aurkeztu berri dituzte eta aurrekoarekin alderatuta, gure hizkuntzaren erabilerak gora egin du: 2012an, %15 zen eta 2015ean, %20. Beraz, hiru urtean, 5 puntu igo da.  Pasai Antxon zehazki -bertan da Txirrita AEK euskaltegia-, %23,5 da euskararen erabilera.

Urrian egin zuen neurketa Soziolinguistika klusterrak eta eginiko lana xehetu dute Antxoko kultur etxera joan diren pasaitarren aurrean.Guztira, 4.011 elkarrizketa behatu zituzten eta 10.846 lagun izan ziren elkarrizketa horietako solaskideak.

Bestalde, eta ezagutzari erreparatuta, EUSTAT Euskal Estatistika Institutuaren arabera, Pasaiako herritarren %38,2 euskaldunak dira eta %36,6, ia euskaldunak.


Iruzkinak