Antxoko kultur etxean, jaiei buruz hizketan



Antxoko Topagunea taldeak -Txirrita AEK taldeko kide da- jai parte-hartzaileak, parekideak eta euskaldunak bultzatzen ditu. Topagunea aurtengo sanferminei begira ekitaldi bana antolatzen ari da hilabetero: urtarrilaren 1ean, otsailaren 2an, martxoaren 3an... Apirilaren 4an, kultur etxean Donostiako piratak gonbidatu zituzten eta Izan pirata dokumentalaren zati bat proiektatu eta gero, hizketan aritu ziren bertara joandakoak jaien inguruan. Ekitaldia mokadutxo eta tragoxka batekin bukatu zen.

Irakurri Oarsobidasoako Hitza egunkariak bere webgunean idatzitakoa.

Argazkiak: Udane Migeltorena

Iruzkinak