Rebeka Hernandez, otsaileko lehiaketaren irabazlea

Otsaila bukaeran, lehiaketa egin genuen. Zein da Alaia Martin bertsolari oiartzuarraren igande eguerdiko plana? Aizu! AEKren otsaileko zenbakian elkarrizketatu zuten Alaia Martin eta elkarrizketa horretan zegoen galderaren erantzuna: Alaia Martini igande goizean poteoan ibiltzea gustatzen zaio.

Erantzun zuzena bidali zeniguten guztion artean zozketa egin genuen eta Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko Rebeka Hernandezek eskuratu du Ze esatek! musika taldearen CD berria, Inoiz egin dugun diskorik onena. Parte hartu duzuen guztioi, mila esker eta zu, Rebeka, gozatu euskarazko musikarekin!


Iruzkinak