Begoña, Anabel, Oreia eta Sandra joango dira antzerkira!


Igandean, Etxekoak antzezlana ikusi ahal izango da Oreretako Niessen aretoan, 19:00etan. Hain zuzen ere, antzezlanaren gai nagusia -familia- kontuan hartuta, gure ikasleei idazlana idazteko gonbitea egin genien eta maila bakoitzeko idazlan onenaren egileak bina sarrera irabazi ditu. Hementxe dituzue mailaz mailako irabazleak. Zorionak denoi eta gozatu antzezlanarekin!

Anabel Solana Oreretako Xenpelar AEK-ko ikaslea


- A1 mailakoa: Bego Saez Prieto (Oreretako Xenpelareko ikaslea)
- A2 mailakoa: Anabel Solana (Oreretako Xenpelareko ikaslea)
- B1 mailakoa: Oreia Leizea Ortega (Pasaiako Txirritako ikaslea)
- B2-C1 mailakoa: Sandra Mosquera (Oiartzungo Intxixuko ikaslea)





Iruzkinak