Zertan dabiltza Oiartzungo Intxixu AEKren B2 mailakoak?



Oiartzungo Intxixu AEK-ko B2 taldeko ikasleek, astean behin, mintzamena egiten dute. Ostegunetan egin ohi dute: gelan ordu eta erdi berriketan egon ondoren, pintxo-potera joaten dira euskara kalera atera eta giro euskaldunean murgiltzeko. Aurrekoan, Intxixuak iritsi ziren herrira, eta ohiko mintzamen saio hori gelan egin beharrean, mahai inguruan egin zuten. Txuleta, legatza eta sagardoa dastatu, primeran pasa, euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko aukera aparta izan zen!


Iruzkinak