Zertan dabil Lezoko arratsaldeko A2 mailako taldea?



Adimen anitzak lantzen ari dira Lezoko Oroitzene AEKren arratsaldeko A2 mailako taldea: zein da zure adimen nagusia? adimen logiko matematikoa, bisuala/espaziala, mugimenduarena/korporala, naturalista, interpersonala, intrapersonala, musikala ala linguistikoa... Testa egin dute jakiteko zein den bakoitzaren adimena.

Horrekin batera, Tribuaren berbak saioko bideo pasartea ikusi dute euskara ikasteko nola erabiliko ditugun gure adimen nagusiak.

Iruzkinak