Kukai dantza taldearen ikuskizun berria ikusi nahi?
![]() |
Kukairen entsegu publikoaren irudia. (kukai.info) |
Kukai dantza taldeak Oskara ikuskizuna aurkeztuko du igandean, otsailak 21, Oreretako Niessen aretoan, 19:00etan. Kukaiko bi kide, Urko Mitxelena eta Alain Maia, Oreretako Xenpelar AEKn bisitan izan dira, eta obrari buruz hitz egin diete ikasleei. Obra euskal kulturari buruzkoa da: mitoak, ikurrak, tradizioak...
Igandeko estreinaldiari begira, gainera, bi sarrera ditugu eskualdeko ikasleen artean zozkatzeko. Gogoa baduzu dantza emanaldira joateko, emaila bidaliguzu oarsoaldekoaek@gmail.com helbidera eta zozketan sartuko zara. Zorte on!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina