500 ikasle baino gehiago Oarsoaldeko AEKn


Hau da marka! 500dik gora ikasle ari dira Oarsoaldeko AEKn euskara ikasten. Urrian abiatutako taldeei sortu berri direnak gehitu behar zaizkie. Oreretako Xenpelar AEKn langabeen taldeak eta hitano taldea hasi berri dira.

Xenpelar AEKn eta Oarsoaldeko AEKren beste euskaltegietan -Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn- 2015-2016 ikasturteko bigarren erdirako matrikulazioak zabalik jarraitzen du. Maila guztiak ordutegi guztietan eskaintzen ditugu: A1etik C2raino, azterketak prestatzeko taldeak, merkatariak, langabeak, autoikaskuntza, AISA harrera-ikastaroak...

Iruzkinak