Oarsoaldeko AEKren lehiaketa: Nolakoa da Alex Txikon?
Olentzero eta Errege Magoak joan dira, baina orain gure txanda da. Elhuyar hiztegi dotorea irabazi nahi al duzu? Ba gure lehiaketako galderari erantzuiozu: Alex Txikonek bi hitzekin definitzen du bere burua. Zeintzuk dira bi hitz horiek?
Urtarrileko Aizu! aldizkarian Alex Txikoni egin diote elkarrizketa eta bertan aurkituko duzu erantzuna.
Urtarrilaren 25a arteko epea duzu erantzunak bidaltzeko oarsoaldekoaek@gmail.com helbidera. Asmatzen dutenen artean Elhuyar hiztegia zozkatuko dugu eta erantzun zuzena bidaltzen duten guzti-guztiek 2016ko egutegi dotorea eskuratuko dute etxean jartzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina