Lorea Redondok irabazi du urtarrileko lehiaketa

Gabonen bueltan gure lehiaketaren berri eman genizuen.Aizu! aldizkariak, urtarrileko zenbakian, Alex Txikon mendizale bizkaitarra elkarrizketatu zuen eta lehiaketa asmatzeko elkarrizketa hori irakurri behar zen. Izan ere, honako galdera egin genuen: Nola definitzen du bere burua Alex Txikonek?

Bizizalea eta baikorra.  Hori da, noski, erantzun zuzena.

Galderari ondo erantzun dioten ikasleen artean, zozketa egin dugu Pasaiako Txirrita AEKn eta ikasle 'inozente' batek irabazlearen izena atera du kutxa batetik: LOREA REDONDO. Zorionak! Elhuyar hiztegia jasoko duzu egun gutxiren bueltan, Lorea.



Iruzkinak