Mintzalagun egitasmoak eta Agustina Pontestak jaso dituzte 2015eko Oarsoarrak sariak


2015eko Oarsoarrak sariak banatu berri ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Mintzalagun ekimena eta Agustina Pontesta lezoarra izan dira saridunak. Oarsoarrak sariek, alde batetik, euskararen aldeko praktika onak goraipatzen dituzte eta Mintzalagun egitasmoari egin zaio aitortza aurten.

Beste alde batetik, urtero euskararen aldeko ibilbidea ere saritzen da eta  Agustina Pontestak etxeratu ditu oroigarria eta Xenpelar etxean bildutakoen txalo zaparrada. Lezoko ikastolako sortzaileetako bat izan zen Agustina, eta gure hizkuntzaren alde esparru askotan lan egindakoa da. Hala, Pinocho liburuaren lehenengo itzulpena euskaraz egin zuen, adibidez.

Oarsoaldeko AEK Oarsoarrak sarietako epaimahaiko kideetako bat da.


Mintzalagunen esker oneko hitzak

Agustina Pontestaren esker oneko hitzak

Jon Maiak botatako bertsoa ekitaldiaren amaieran

Informazio gehiago Oarso Bidasoako Hitzaren webgunean duzu

Iruzkinak