Euskararen Eguna Oarsoaldeko AEKn

Euskararen Eguna ospatzeko ekintza asko egin ditugu Oarsoaldeko AEKn, nola ez!

Oreretako Xenpelar AEK-k, adibidez, mintzodromoan parte hartu du goizean, eta arratsaldean kantujira eta ekitaldia egin dituzten herrian.


Mintzodromo jendetsuan parte hartu zuten Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasleek, udal euskaltegiko ikasleekin batera


Iluntzean, Euskarak 365 Egun leloa ikusi ahal izan zen Oreretako udaletxe aurrean

Oarsobidasoako Hitza egunkarian eman dute Oreretako mintzodromoaren berri. Irakurri albistea eta ikusi argazkiak!

Pasai Antxoko Txirrita AEK-n ere mintzodromoa egin dute goizeko ikasleek, kafe eta gaileta batzuen bueltan.

Txirrita AEK-ko goizeko ikasle eta irakasleak mintzodromoa hasi aurretik



Lezoko Oroitzene AEKn eta Oiartzungo Intxixu AEKn Mintzagun tailerra zan dute: Eguberrietako Otordua prestatzen ikasi dute.

Oiartzungo Intxixu AEK-ko kideak Mintzagun tailerrean


Iruzkinak