Eguberrietako otorduak prestatzeko tailerra


Oarsoaldeko Garapen Agentziak, eskualdeko euskaltegiekin batera, Mintzagun tailerrak antolatzen ditu, ikasleek ikus dezaten euskara egunerokoan edozein arlotan erabil daitekeela. Gabonen atarian gaudenez, Eguberrietako otorduak nola prestatu irakasten ari dira, euskaltegiz euskaltegi, Patrick Pery eta Iñigo Esnaola sukaldariak.

Hain zuzen ere, Pasaiako Txirrita AEKren ikasleekin aritu da Iñigo Esnaola lezoarra La Armonia elkartean astelehenean, abenduak 14. Aza olioa, bakailaoa pil-pilean muxilekin eta konpota prestatu ditu di-da batean, eta gero, noski, denok probatu dugu.

Asteazkenean, abenduak 16, Oreretako Xenpelar AEKren ikasleen txanda izango da. Patrick Pery ariko da Gaztaño auzoko Bukagaitz elkartean 15:00etan hasita. On egin!





Eskerrik asko Patrick eta Iñigo!

Iruzkinak