Oroitzene AEK-k ikasturte hasierako afaria ospatu du



Lezoko Oroitzene AEK-k Tiñelu elkartean egin berri du ikasturte hasierako afaria. Ikasleek eta irakasleek giro ederrean afaldu dute. Hasteko, ahatearen hego konfita eta tipula beratuarekin, intxaurra eta gaztarekin egindako letxua berde eta gorridun entsalada goxoa.Ondoren, txerri saiheskia patatekin. Eta postrerako, limoi eta mandarina izozkiarekin egindako cava sorbetea eta kafea.

Oarsoaldeko AEK-ko beste euskaltegietan, datozen asteotan egingo dituzte ikasturte hasierako afariak -ostiral honetan, Oreretako Xenpelar AEKren txanda izango da-. Ikasteko bakarrik ez, ondo pasatzeko gogorik ez zaigu falta!



Iruzkinak