Ainhoa Vea-Murgiak irabazi du postal lehiaketa


Ainhoa Vea-Murgia Oroitzene AEK-ko ikasleak irabazi du Oarsoaldeko AEKren postal lehiaketa. Joan den ikasturtea bukatu aurretik eskatu genizuen postala bidaltzeko, zuen oporrak gurekin partekatzeko. Jaso ditugun postal guztien artean, zozketa egin dugu eta Ainhoarena izan da sariduna. Puerto Sagunton, Valentzian, egon zen Ainhoa uztailean. Oroitzene AEK-ko ikasleak bi lagunentzako otordua irabazi du Lezoko Kaialde jatetxean.

Beste bi ikaslek ere saritxoa eskuratu dute, Pasaiako Txirrita AEK-ko Koro Zapirainek eta Marga Mendezek eskualdeko museoak bisitatzeko txartel bana eskuratu dute.


Iruzkinak