Tabakalera, perretxikotan, Muxikoak...
Urriaren 12an goiz pasa ederra egiteko aukera bat baino gehiago izan dugu Oarsoaldeko AEKn. Hori horrela, ikasle eta irakasle batzuk Tabakalera bisitatzera joan dira. Patxi Azparren Txirrita AEK-ko irakasleak Tabakaleraren iraganari buruz hitz egin du, bere senitarteko batzuek bertan egin zutelako lan. Ondoren eraikinaren txokoetan barrena kuxkuxeatzen ibili dira. Batzuei gustatu zaie -batez ere goiko begiratokia!- eta beste batzuei ez zaie gehiegi gustatu...
Oarsoaldeko AEK-ko beste kide batzuk mendira joan dira. Perretxiko garaian gauden honetan, ezin saskia bete perretxiko etxeratzeko aukera pasatzen utzi...
Azkenik, Elena Vazquez Lezoko Oroitzene AEK-kidearen eskutik dantzan aritu denik ere izan da.
Bistan denez, ohiko eskolez aparte beste jarduera asko egiteko aukera dago gurean!
Oarsoaldeko AEK-ko ikasle eta irakasle batzuk Tabakalera atarian |
Oarsoaldeko AEK-ko beste kide batzuk mendira joan dira. Perretxiko garaian gauden honetan, ezin saskia bete perretxiko etxeratzeko aukera pasatzen utzi...
Azkenik, Elena Vazquez Lezoko Oroitzene AEK-kidearen eskutik dantzan aritu denik ere izan da.
Bistan denez, ohiko eskolez aparte beste jarduera asko egiteko aukera dago gurean!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina