Sakelako telefonoarekin ere argazki politak atera daitezke
Goiko bi argazkietan, Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasle eta irakasleak |
Pasaian ere, talde argazki dotorea atera zuen Gurutzek, eskuko telefonoarekin |
Aurtengo ikasturteko lehen tailerra Katiuskak argazki estudioko Gurutzek eman du eta sakelako telefonoarekin argazki onak ateratzeko aholku asko eman dizkigu. Besteak beste, zoom-arekin kontuz ibiltzeko esan digu eta Internetetik, doan, jaitsi ahal diren aplikazio interesgarri batzuk zerrendatu ditu. Orain, gure txanda da aholku horiek praktikara eramateko!
Azaroan Joxerra Gartziak jendaurrean hitz egiteko gomendioak emango dizkigu irakasleoi eta ikasleei.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina