Oreretako Xenpelar AEKn, 200dik gora ikasle

Xenpelar AEK-ko aurtengo taldeetako bat
 
Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiak marka guztiak hautsi ditu: 200 ikasle baino gehiago bildu ditu 2015-2016 ikasturte honetan. Maila guztiak dituzte aukeran Biteri kaleko euskaltegian. A1etik hasi eta C2raino. Jakina, transmisio talderik -gurasoek osatuta- edota azterketak prestatzeko ikastarorik ez da falta. Gainera, eskolak eta nork bere kaxa egindako lana eta tutoretzak batzen dituen jardun biko ikastaroa abian jarri dute.

Goizeko 09:00etan hasten dira eskolak eta gaueko 22:00etan bukatu. Euskaltegian bertan ez ezik, Lau Haizetara elkartearen egoitzan ere ematen dituzte eskolak, goizez hain zuzen ere. Honen harira, Oreretako Xenpelar AEK-k eskertu nahi dio Lau Haizetara elkarteari bertan eskolak emateko aukera eskaintzea.

Hona hemen, Oreretako Xenpelar AEK-ren aurtengo eskaintza xehe-xehe:

  • 2 ikastaro trinko langabeentzat, A2 mailakoa eta B1 mailakoa, goizez (09:00-14:00)
  • Goizez, maila guztietako taldeak: A1, A2, B1, B2 eta C1
  • Azterketak prestatzeko 2 talde, bata goizez eta bestea arratsaldez
  • Bi guraso-talde egurdian, bata A2 mailakoa eta bestea, B1 mailakoa. Azken hori da jardun bikoa.
  • Arratsaldez, 2 talde: A2-B1 mailakoa bata, eta B2-C1 mailakoa bestea
  • C2 mailako ikastaroa arratsaldez
  • Eta gauez (20:00-22:00), 3 talde: A1, A2-B1 eta B2-C1


Honekin lotutako informazioa: Borja Arbelaitz Oarsoaldeko AEK-ko zuzendariari Gipuzkoako Hitza egunkarian egindako elkarrizketa




Iruzkinak