|
Oarsoaldeko AEK-ko kideak, Landalur azokan |
Larunbatean, Landalur azoka egin zen Oreretan eta Oarsoaldeko AEK-k, ohi bezala, kantinaren ardura izan zuen. Kalabazina, urdaiazpikoa eta tomatearekin osatutako pintxo gozoa, onddo tortillakoa, txorizokoa... Hori guztia prestatu zuten Oarsoaldeko AEK-ko sukaldari prestuek goizean. Noski, eztarria freskatzeko sagardoa, ardo gorria eta beltza, txakolina eta ura ere ez ziren falta izan. Arratsaldean, Oreretako tabernek egindako pintxoak izan genituen dastagai.
|
Idoia eta Amaia sukaldari finak, kalabazina eta piperrak plantxan jartzen |
|
Tragoa eta pintxoa jatera hurbildu ziren herritarrak |
Kantinara hurbildu zirenek Oarsoaldeko AEK-ren poltsiko egutegitxoa eta hiztegitxoa eraman zituzten opari.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina