Oarsoaldeko AEK, Errigorarekin bat



Hementxe da Errigora kanpaina. Aurreko urteetan bezala, aurten ere Nafarroako produktuez ederki hornitutako saskia jasotzeko aukera dugu: olioa, piperrak, zainzuriak... Saski bakoitzak 50 euro balio du eta jasotako diruaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da.

Saskia eskuratu nahi baduzu, Oreretako Xenpelar AEK-ra, Oiartzungo Intxixu AEK-ra, Lezoko Oroitzene AEK-ra edo Pasaiako Txirrita AEK-ra hurbildu!
Azaroaren 8a baino lehen eskatu behar dira saskiak.

Gaur, asteazkena, kanpainaren aurkezpena egingo dute Oreretako Arramandiko baratze parkean, 19:00etan.


Iruzkinak