Badator 2015-2016 ikasturtea!



Ez al duzu oraindik izena eman Oarsoaldeko AEKn? Bada egun gutxi falta dira 2015-2016 ikasturtea hasteko. Oarsoaldean gero eta euskaldun gehiago izan gaitezen, pasa den ikasturtean bezala, 500 ikasleren muga gainditzeko erronka dugu. Horretarako, jo eta ke ari gara lanean matrikulazio kanpainan Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn.

Maila eta ikastaro mota guztiak ditugu aukeran: euskalduntze ikastaroak, azterketak prestatzekoak, langabetuentzako ikastaro trinkoak, gazteentzat propio prestatutakoak, gurasoentzat, autoikaskuntza... Eta ordutegiei dagokienez ere, oso aukera zabala.

Prezioak eta beste zalantza guztiak argitzeko, etor zaitez Oarsoaldeko AEKra!


Lezoko Oroitzene AEK: lezo@aek.org / 943 519144

Oiartzungo Intxixu AEK: oiartzun@aek.org / 943 493957

Oreretako Xenpelar AEK: orereta@aek.org / 943 340233

Pasaiako Txirrita AEK: pasaia@aek.org / 943 525545

Iruzkinak