Azterketa gainditu dutenentzako dirulaguntza


HABEren 1go, 2. edo 3. maila gainditu bazenuen 2014ko bigarren deialdian (2014ko abenduan) edo 2015eko lehen deialdian (2015eko uztailean), orain duzu garaia dirulaguntza eskatzeko. IVAP, EGA edo Hizkuntz Eskolako azterketa  gaindituta ere, baduzu dirulaguntza eskatzeko aukera.

Horretarako, HABEren webgunean sartu behar duzu -urriaren 2a da azken eguna-, ikasleen sarbidean, eta bertan, zure erabiltzailea eta pasahitza idatzita, sar zaitez dirulaguntzen atalean eskaera egiteko.

Informazio gehiago jasotzeko galdetu zure euskaltegian edo egin klik hemen

Iruzkinak