ORERETAKO MADALENAK 2015: 3. KUKAÑA EUSKALGUNEAN

Aurreko bi urteetan izandako arrakasta ikusita, aurtengoan ere Kukaña antolatu dugu Euskalgunean, Uztailaren 22an izango da, asteartearekin, eta izenematea 20:00etan izango da. Animatu!




Jarraian, Kukañaren araudia daukazue (parte hartu nahi duzuenok arretaz irakurri):



MADALENETAKO KUKAÑA: ESKU HARTUKO DUTENEK BETE BEHARREKO ARAUAK
0.- Zu Oiartzun ibai eta estuarioan zaude, habitat publiko naturala, ingurumen aldetik zaindua izango dela bermatzeko errespetatua beharrezkoa dena.

1.- Lehiaketan esku hartu ahal izateko 16 urte baino gehiago eta 60 urte baino gutxiago izan beharko dira. 18 urtetik beherakoek (16 eta 17 urtekoek) gurasoen edo haien zaintza eta jagoletzen baimen-idatzia beharko dute.

2.- Lehiaketan ezin izango dute esku hartu zorotasun mentala, adimen-mugatua edota jarduera mota hau edo gaixotasun eta akatsen batengatik arriskuko kirola ez egitea gomendatua duten pertsonek, esaterako, bihotzeko gaixotasunak, etab. Era berean, ezin izango duten esku hartu azken bi urtetan operazio edo ospitaleratzeren bat izan dutenek.

3.- Antolaketak parte hartzea debeka diezaioke lehiaketan esku hartzeko behar adinako gaitasunik ez duela uste duen pertsonei, eta bereziki, alkohola, droga edo beste toxikoen eraginpean daudela uste duenei.

4.- Esku hartu nahi duten pertsonek aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako NAN eta emango zaien informazio-orria sinatu beharko dute, bertan jarduera-arauen eta honek dituen arriskuen berri badutela adieraziz. Izen ematea uztailaren 22an bertan egingo da, arratsaldeko 20:00etan, Madalenetako Euskalgunean.

5.- Partaidetza mugatua izango da, eta ordena zozketa bidez erabakiko da.

6.- Antolakuntzak jarduera amaitutzat joko du berori egiten jarraitzeko beharrezko baldintzak ez direla ematen uste duen unean.


7.- Lehiaketa irabaziko du kukañaren azken puntan ezarrita egongo diren ikurriñetako bat lehorrera (plataformaren hasierara) deborarik gutxienean ekartzen duenak. Behin ikurriña lortutakoan, edozein modutan egin ahal izango du itzulerako ibilbidea, baita errekatik ere.

8.- Esku hartuko dutenek ezin izango dute oinetakorik eraman, eta jarduera egiteko moduan jantzita egongo dira (gutxienez kamiseta).

9.- Parte-hartzea ontzat emateko, esku hartuko duen pertsonak plataforman barna zuzen joan beharko du ikurriña hartu arte. Ez da ontzat emango eserita, belauniko eta etzanda irristatzea.


10.- Behin uretara salto egindakoan parte-hartzaileek antolatzaileek eta itsas-salbamendukoek emaniko jarraibideak jarraituko dituzte eta lehenbailehen lehorrera aterako dira. Ondoren, derrigor hartuko dute dutxa horretarako muntaturiko lekuan.


11.- Partaideek jarduera egiten ari direlarik antolakuntzak eta Udaltzaingoak emaniko jarraibideak aintzat hartu beharko dituzte.


12.- Araudi hau betetzen ez duena, lehiaketatik kanpo geratuko da, eta ondorioak arauak hautsi dituen pertsonaren erantzukizuna izango dira. Horrez gain, antolakuntzak berak zein Errenteriako Udalak bere aurkako lege-ekintzak hasi ahal izango ditu.



13.- Osasunari buruzko informazioa ezkutatu eta jardueran esku hartzen dutenek euren arriskupean egingo dute, eta gainera, haiek jasandako kalteak jarduera estaltzen duen istripu-asegurutik at gera daitezke.



Eta, orain, gozatu iazko Kukañak utzitako irudi eder hauekin! Herri Biziaren blogari eta Oarso-Bidasoko Hitzari lapurtuak dira; eskerrik asko! ;-)










Iruzkinak