Txirrita AEKren pintxo lehiaketa



Pasaiako Txirrita AEK-k pintxo lehiaketa egin du. Guztira, 20 ikaslek parte hartu dute, bost taldetan banatuta. Epaimahaiak banatutako osagaiekin egin behar izan dituzte bost taldeek pintxoak: arrautza, tomatea, antxoak, txatka... Epaimahaiak irudimena, zaporea, aurkezpena edota pintxoaren izena baloratu ditu eta jakina, kosta egin zaio irabazlea aukeratzea, den-denek gogo handiz egin dituztelako pintxoak.

Ikasleak, serio-serio, pintxoak prestatzen


Baina...lehiaketa guztiek irabazlea behar dute eta azkenean, estu-estu izan bada ere, Variniak, Nekanek, Freddyk eta Juliok prestatutako 'Paradisuko erregeak' izeneko pintxoak eskuratu ditu puntu gehien, eta hiru ikasleek sukaldeko zapi bana etxeratu dute sari gisa.

Epaimahaiko kideek lan zaila izan dute...


Zorionak parte hartzaile guztiei!

Iruzkinak