Oarsoaldeko AEKren barnetegitxoa Lekeition

Oarsoaldeko AEK-kook Lekeition egin dugu aurtengo barnetegitxoa. Oreretako Xenpelar AEK, Pasaiako Txirrita AEK, Oiartzungo Intxixu eta Lezoko Oroitzene AEKko ikasle eta irakasleok asteburu pasa ederra egin dugu.

Ostiral gauean barre galantak bota genituen gynkanari esker eta nola ez, hiltzailarean jolasa abiatu genuen.



Larunbat goizean, gosaldu ondoren, Ondarroara joan ginen eta bertako AEK euskaltegiko lagunek bisita gidatu ederra prestatu ziguten: aurrena, Ondarroa Arraun Taldeko egoitza bisitatu genuen eta bertako arraunlari eta zuzendaritzako kide batek klubaren historia kontatu zigun. Jarraian, arrain lonjara joan ginen eta arrain enkante bat nola egiten duten ikusi genuen bertatik bertara. Eta onena iristear zegoen, izan ere, hamaiketako ederra prestatu ziguten. MILA-MILA ESKER!



Larunbat arratsaldean, berriz, Lekeitioko itsasargia bisitatu genuen, zira eta guzti! Afalostean, azkenik, karaokean aritu ginen eta izan zen parranda luzatu zuenik ere...



Igandean, zorionez, eguraldiak lagundu zuen eta talde erdiak ibilalditxoa egin zuen bitartean, beste erdiak ur ekintzez gozatu zuen: kanoa eta stand up paddle. Etxeratu aurretik, noski, hitzailea nor zen argitu beharra zegoen eta... azkenean, Txirrita AEK-ko hiru kide izan dira aurtengoan hiltzailea eta bere bi konplizeak.

Laster barnetegitxoaren argazki gehiago eta bideoak argitaratuko ditugu!





Iruzkinak

  1. Eskerrak eman nahi nizkizuen irakasle eta ikasle guztiei ¡¡¡¡¡lekua politenan bizitatzeagatik.Eskerrik asko bihotz-bihotzez.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina