Oarsoaldeko AEKren postal lehiaketa



Oarsoaldeko AEK-k postal lehiaketa antolatu du. Udaran, ziurrenik ihesalditxoren bat edo beste egingo duzu, ezta? Urrun edo hurbil, berdin dio. Izan ere, paraje zoragarriak toki guztietan ikus daitezke.

Postala bidaltzeko edo zure euskaltegira eramateko eskatu nahi dizugu. Hau da, zure oporrak gurekin partekatzea eta inbidia pixka bat ematea...Horretarako irailaren 30era bitarteko epea duzu.

Postalik politena edo orijinalena sarituko dugu eta bi lagunentzako bazkaria edo afaria izango da saria. Merezi du, ezta? Noski, atzealdean lerro batzuk euskaraz idatzi behar dituzu, gutxi badira ere; ez izan alferra!!!

Iruzkinak