Ikasturtea irribarretsu bukatzeko...

Bukatu da, akabo! 2014-2015 ikasturtea joan zaigu. Oarsoaldeko AEK-ko lan taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu gure ikasle saiatuei, eta espero dugu udako oporrak eta gero, berriz ere elkartzea.

Ikasturtea urrian hasi zen eta garrantzitsua da zapore onarekin bukatzea, irribarretsu bukatzea. Horretarako, Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegiak hainbat jarduera egiten ari dira azken asteotan. Hona hemen, horietako batzuk iruditan:

Oiartzungo Intxixu AEK-ko lagunak, Arditurrin

Eguraldi oneko eguna aprobetxatu dute Intxixu AEK-koek mendi buelta egiteko
Oreretako Xenpelar AEK-n batxata ikastaroa egin dute, Leo ikasleak gidatuta
Pasaiako Txirrita AEK-koek bapo afaldu dute Galeperra elkartean


Iruzkinak