Txirrita AEK-ko ikasleak, Pasai Donibaneko Santa Ana erromesen aterpetxean


Txirrita AEK-ko ikasle batzuek goizpasa ederra egin dute. Eskolak egun batez alde batera utzi dituzte eta Pasai Donibanera joan dira, Santa Ana baselizako erromesen aterpetxea bisitatzera. Talaia zoragarria, benetan!

Bertan dabil lanean Xatur, bihotz eta arima. Mahai baten bueltan eseri dira eta adi-adi entzun dituzte Xaturren azalpenak. Gainera, egoitzako txoko guztiak erakutsi dizkie: lo egiteko tokia, dutxak, Che Guevararen artelan deigarria... Horrekin nahikoa ez, eta kontxa oparitu die ikasleei, euskaltegian jartzeko.

Neguko lasaitasuna pasata, udaberrian eta batez ere udan erromes uholdea espero dute. 

Mila-mila esker zure eskuzabaltasunagatik, Xatur!

Iruzkinak