Txirrita AEK-ko ikasleak aktore lanetan

Egunotan Pasaiako Txirrita AEK, Pasaiako Udal Euskaltegia eta Pasaiako Udala datorren ikasturteko matrikulazio kanpainarako bideoa prestatzen ari dira elkarlanean.

Argazkiotan Txirrita AEK-ko ikasle batzuk ageri dira San Pedron egin berri den grabaketa saioan.



Euskaltegietako ikasleak eta irakasleak ez ezik, oso aurpegi ezagun bat ere azalduko da bideoan. Matrikulazio kanpaina irailean hasiko da eta orduan egingo da bideoaren aurkezpen publikoa.

Iruzkinak