Oarsoaldeko AEKren barnetegitxoa, Lekeition!



Oarsoaldeko AEKren barnetegitxoa Lekeition izango da, ekainaren 6tik 8ra bitartean.

Barnetegitxo guztietan bezala, plan bikaina prestatu dugu asteburu pasa zoragarria egin ahal izateko. Hementxe duzue egitaraua:

Ekainak 6, ostirala
Bi txandatan aterako gara eskualdetik Lekeitiorantz: 17:00etan eta 19:30ean.

Iristen garenean paseotxoa emango dugu Lekeition barrena, ondoren aterpetxean bertan afalduko dugu eta jarraian gynkana egingo dugu

Ekainak 7, larunbata
Goizean, nahi dutenek ur jarduera bat egingo dute eta besteek ingurumariak ezagutu ahal izango dituzte. Bazkalostean, Lekeitio inguruko txoko bat ezagutzera joango gara.

Azkenik, afaloste dibertigarria izango dugu karaokearekin.

Ekainak 8, igandea
Lekeitioko txoko interesgarri bat bisitatuko dugu eta bazkalostean etxera itzuliko gara.

Animatu eta eman izena zure euskaltegian!

Jakin nahi al duzu nolakoak izan diren aurreko barnetegitxoak?
2013ko barnetegitxoa: Foru
2014ko barnetegitxoa. Lekaroz


Iruzkinak