Gogoan izan, larunbatean Mintzagun jaia Oiartzunen

Aurtengo Mintzagun jaiaren aurkezpena


Larunbatean, hirugarren urtez jarraian, Oarsoaldeko euskara ikasleen eguna, Mintzagun eguna egingo da. Aurten, Oiartzunen izango da. Aurreko urteetan bezala, zapia izango da bereizgarria. 10 euro balio du eta zapia lepoan daramanak bazkarirako lekua izango du. Gainera, zapiarekin deskontuak izango dira Oiartzungo hainbat tabernatan.

Hona hemen egitaraua:

  • 11:00etan, 11:45ean eta 13:30ean Oiartzun barrena ibilaldia egin ahal izango da tren berdean 
  • 11:30 Trikitilariek giroa alaituko dute
  • 13:00 Ongietorri ekitaldia Done Eztebe plazan
  • 13:15 Intxixuaren bila aztarna jokoa
  • 14:30 Bazkaria Done Eztebe plazan.
  • 16:00 Eider Zabaletaren kantu emanaldia

Iruzkinak